Xabier Erostarbek binakako txapelketa nagusiko partida jokatuko du bihar
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako txapelketa nagusian jokatuko du bihar (ostirala) lehen aldiz. Ezkerreko eskua minduta duen Beñat Rezustaren ordez jokatuko du. Elezkano IIrekin, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurka
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako txapelketa nagusian jokatuko du bihar (ostirala) lehen aldiz. Ezkerreko eskua minduta duen Beñat Rezustaren ordez jokatuko du. Elezkano IIrekin, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurka arituko da. Ligaxkako azken partida da eta bi bikoteak sailkatuta daude dagoeneko. Jaialdia Bergaran izango da eta 22:00etan hasiko da. Leihatila 21:00etan irekiko dute eta 35, 25 eta 15 euroko sarrerak daude. ETB1en emango dute.