Martxoaren 23rako bidali behar dira lanak. Bi maila daude: 15 urtetik gorakoena eta 7-15 urte bitartekoena.
Beasaingo Udaleko Kultura Batzordeak lehiaketa antolatu du 2018ko Loinatz Jaietako kartela aukeratzeko. Bi maila izango ditu lehiaketak; A taldea, 15 urtetik gorakoena eta B taldea 7-15 urte bitartekoena.
Edozein kolore edo eratako lanak aurkeztu ahal izango dira, baina 42×60 cm. edo proportzioduna. Kartelean honako esaldia agertu behar da:
2018ko LOINATZ JAIAK. Maiatzaren 11tik 20ra. A taldekoek derrigorrez jpg formatuan aurkeztu beharko dute.
Lanak martxoaren 23rako aurkeztu behar dira. Bertsio digitalean, kultura@beasain.eus helbidera bidalita edo Herritarrentzako Informazio Gunean (IGunean) CD batean aurkeztuta. Bertsio fisikoan aurkeztuz gero, berriz, IGunean.
Sari bana banatuko da talde bakoitzean: A taldeko irabazlearentzat 600 euro eta B taldeko irabazlearentzat 180 euro.
Herritarren botoa
Epaimahaiaren bozketak 50 puntu balioko ditu eta herritarren bozketak beste 50 puntu. Herritarrek apirilaren 3tik 15era arte eman ahal izango dute iritzia
www.beasain.eus webgunean edo udaletxeko sarreran jarriko duten kutxan.