Gizonezko bat hil da Urretxuko San Martin auzoan, sute baten ondorioz
Pertsona bat hil da gaur goizean Urretxuko San Martin auzoko 7 zenbakian, bere oheko koltxoiak su hartu eta gero. Sutea zigarro batek sortu duela eta kea arnasteagatik hil dela uste da. Bizilagunak etxetik kea ateratzen zela konturatu dira eta 05:15ak aldera suhiltzaileei deitu diete. Heldu direnerako, gizonezkoa (M.B.G., 60 urte) hilda zegoen. Bizilagunak etxeetatik atera dituzte, badaezpada ere.