«Hego Amerika eta Afrika ezagutu nahi ditut»
Lagun artean hasi zen Iñigo Etxeberria (Legorreta, 1990) reggae kontzerturen bat antolatzen. Ondoren, «modu naturalean» sortu zen LegoReggae. Eta jaialdiak izandako ...
Lagun artean hasi zen Iñigo Etxeberria (Legorreta, 1990) reggae kontzerturen bat antolatzen. Ondoren, «modu naturalean» sortu zen LegoReggae. Eta jaialdiak izandako jendearen erantzunak ezustean harrapatu zituen. Orain, bete-betean ari dira antolatze lanetan. «Lehen reggaea buruhausteak kentzeko entzuten genuen eta orain buruhausteak sortzen dizkigu!», dio irribarrez. Reggae musika garrantzitsua da berarentzat, «gauza asko transmititzen dizkit. Melodia alaiak ditu eta alaitasun hori kritika sozial eta elkartasun letrekin nahasten ditu».
Zein zaletasun dituzu?
Bidaiatzea, kirola egitea, irakurtzea, musika entzutea…
Pelikula bat.
La Mision edo La vida es bella.
Liburu bat.
Paulina Chizianeren Vientos del Apocalipsis.
Musika talde bat.
Ez nuke jakingo bakarra esaten, Tiken Jah Fakoly, Dennis Brown, Bob Marley, Kase O, Doble V…
Abesti bat.
Mikel Laboaren Txoria txori.
Janari bat.
Nire amaren kroketak, piper beteak, arroza eta abar eta abar…
Edari bat.
Kafe on bat.
Oporretarako leku bat.
Hego Amerika eta Afrika ezagutu nahi ditut.
Amets bat.
Askatasuna eta berdintasuna gizabanako bakoitzarentzat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Naturaltasunak.
Goierriko txoko bat.
Murumendi inguruko pagadiak.
Herriko alkate bazina…
Herritarren arteko elkarbizitza hobetzea izango nuke helburu. Baina hori herritarrok landu eta hartu beharreko erabakia da.
Legorretan biziko ez bazina…
Gustura sentituko nintzate-keen lekuren batean, jende onez inguratuta.