Duela astebete egin zen Ataunen IV. kartel erakusketa. Bertan, 2017an Ataunen izan diren ekitaldien berri ematen duten dokumentuak izan ziren ikusgai.Lehen bi edizioak Atauniker elkarteak antolatu bazituen ere, azken bietan Murkondo elkar-tearekin esku...

Duela astebete egin zen Ataunen IV. kartel erakusketa. Bertan, 2017an Ataunen izan diren ekitaldien berri ematen duten dokumentuak izan ziren ikusgai.
Lehen bi edizioak Atauniker elkarteak antolatu bazituen ere, azken bietan Murkondo elkar-tearekin eskuz esku aritu dira elkarlanean.
Memoria historiko eta oroimena osatzeko beharrezkotzat jo dute bi elkarteek erakusketa. Hori bideratzeko, jatorrizkoak Lazkaoko Beneditarren artxibategian gordetzeko asmoa azaldu dute bi elkarteetako kideek. Horrez gain, herriko artxibategian kopia digitalizatuak ere gordeko dituzte.
Elkartasuna bultzatuz
Elkarteen lana arinagoa izan dadin, herritarrei ere egin diete dei. Eragile bakoitzak bere kartelak gordez gero, asko erraztuko lukeela antolaketa adierazi dute, Jexux Aizpuruak (Atauniker) eta Aitor Aldasorok (Murkondo).
Ataunen izan diren ekintzen dokumentuez gain, ataundarren presentzia izan duten kartelak ere biltzen dituztela adierazi dute. Herritarrek bilkura horretan parte hartzeko deia eginez.