Zumarragako Trikitixaren sortzailearen eskusoinua, interpretazio zentroan
Jose Migel Ormazabal Zumarragako Trikitixaren sortzailearen seme-alabek bere eskusoinua Zumarragako Udalari eman diote. Emate ekitaldia interpretazio zentroan egin dute. Izan ere, eskusoinu hau bertan egongo da ikusgai: Zumarragako Trikitixari eskainitako
Jose Migel Ormazabal Zumarragako Trikitixaren sortzailearen seme-alabek bere eskusoinua Zumarragako Udalari eman diote. Emate ekitaldia interpretazio zentroan egin dute. Izan ere, eskusoinu hau bertan egongo da ikusgai: Zumarragako Trikitixari eskainitako txokoan. Akordeoi hau Donostiako Larrinaga-Guerrini enpresak egin zuen, 1930ean.
Ormazabal Zegamatik etorri zen, trenbidean lan egitera. Gregoria Otaegi emaztearekin batera, Isabel taberna hartu zuen eta beraiek izan ziren Golden dantzalekua ireki zutenak. Horretaz gain, Joxe Oriarekin batera, Zumarragako Trikitixa sortu zuen.