Sekulako giroa sortu du Belaunaldi arteko lasterketak Urretxu-Zumarragan
Kilometroen alde belaunaldien arteko lasterketa ospatu du Urretxu-Zumarraga Ikastolak gaur arratsaldean. Zubiak batuz leloari jarraituz, belaunaldien arteko zubiak elkartu nahi izan dituzte, kirola eginez. Korrikalariek bikoteka hartu dute parte, eta
Kilometroen alde belaunaldien arteko lasterketa ospatu du Urretxu-Zumarraga Ikastolak gaur arratsaldean. Zubiak batuz leloari jarraituz, belaunaldien arteko zubiak elkartu nahi izan dituzte, kirola eginez. Korrikalariek bikoteka hartu dute parte, eta bikoteko bi kideen artean gutxienez 20 urteko aldea egotea zen baldintza.
16:30etan hasi da belaunaldien arteko lasterketa, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta. Zubiak batuz triatloiko lehen froga izan da gaurkoa. Bigarrena, Mendimetroak, maiatzean jokatuko da, eta hirugarrena berriz, Ziklometroak, irailean.
Lau kategoriatan banatu dute gaurko lasterketa: lehenengoa, Haur Hezkuntzakoentzat zegoen bideratuta; bigarrena, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara artekoentzat; hirugarrena, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2.maila bitartekoentzat; eta azkena, DBH3tik gorakoentzat. Kategoria bakoitzak kilometro kopuru desberdina egin behar izan du.
Sari banaketarekin eman dute amaitutzat lasterketa. Hemen, azken kategoriako irabazleei sariak eman eta beste 15 sari zozketatu dituzte, parte-hartzaile guztien artean.