Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia kontalaritzaren erreferentzia bihurtu da Euskal Herrian, eta urtetik urtera egitasmoa zabaltzen eta aberasten joan da. Hasieran ahozko adierazpide ezberdinak izan baziren jaialdiaren egitaraua osatzen zuten...

Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia kontalaritzaren erreferentzia bihurtu da Euskal Herrian, eta urtetik urtera egitasmoa zabaltzen eta aberasten joan da. Hasieran ahozko adierazpide ezberdinak izan baziren jaialdiaren egitaraua osatzen zutenak, geroago puzten joan da bestelako proposamenekin.
Ordiziako ikastetxeetan kontaketa ikastaroa, Euskal Herriko ipuin narrazio lehiaketa, kontaketa ikastaroa eta, aurten bigarren aldiz, Euskal Herriko kontalarien topaketa, emanaldien ezinbesteko osagarria bihurtu dira.
Egitarau oparoa
Martxoaren 3an, larunbatean, seigarren ipuin narrazio lehiaketarekin irekiko dute Ordizian Ahoz Aho Jaialdiaren egitaraua. D’elikatuz zentroan izango da 19:00etatik aurrera. Iñaki Carretero izango da aurkezlea eta Iban Moreno, berriz, artista gonbidatua.
Larunbateko saioarekin hasi eta martxoaren 15era bitarte, Euskal Herriko eta atzerriko artista ugari pasako dira jaialdiaren barruan antolatutako saioetatik, Ordizian eta Ataunen.
Ataunekoa, gainera, lehenengo aldiz egingo dute. Martxoaren 15ean izango da, Troskaeta tabernan 22:00etatik aurrera.
Aurtengo jaialdia, martxoaren 16an Ordiziako Barrena jauregian egingo duten galarekin itxiko dute. Lehiaketaren finala ere egun horretan egingo dute.