Manex eta Ander Mendizabal Marokoko Panda Raid-era abiatu dira
Marokon jokatzen den lasterketa solidarioan hartuko dute parte bi anaiek
Manex Mendizabal zaldibiarrak hirugarren aldiz parte hartuko du Maroko zeharkatzen duen lasterketa solidarioan, Panda Raid-en. Aurreko urteetan Aitor Ordozgoiti izan badu ere kopilotu, aurtengoan Ander Mendizabal anaia izango du bidelagun.
Gaur irten dira Zaldibiatik, ostiralean Jaramako zirkuituan burutuko den irteera ofizialerako bidean. Igandean hasiko da Maroko zeharkatuko duen sei etapako ibilbidea, martxoaren 9an Marrakexen izango den helmugara iristeko.













