
Zazpi herrialdeetako kanporaketak bukatuta, larunbat honetan jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala Uztaritzen (Lapurdi). Guztira 128 bikote ariko dira lehian; horietatik 32 Gipuzkoakoak, 32 Nafarroakoak, 18 Arabakoak, 18 Behe Nafarroakoak, 12 Bizkaikoak, 12 Lapurdikoak eta 4 Zuberoakoak. Goierriko herririk gehienetan egin dituzte kanporaketak, baina 11 dira Gipuzkoako langa pasa eta finalean ariko direnak.
Parte-hartzaileek goizeko 09:00etarako joan beharko dute Hiribehere plazara. Bertan harrera egingo diete, eta Kiroleta kiroldegiraino desfilean joango dira. Goizeko kanporaketak 10:00etan hasiko dira, eta 14:00etan bazkaltzeko etena egingo dute. 17:00etan berriro ekingo diete kanporaketei, eta finala 19:00etan izango da.
GOIERRITIK SAILKATUTAKO BIKOTEAK:
· Ezkio. Txomin Bidegain eta Ximon Idiakez.
· Beasain-Arriaran. Beñat Oregi eta Aritz Aranburu.
· Gabiria. Iñigo Igartzabal eta Aritz Aranburu.
· Idiazabal. Jon Ormazabal eta Pello Garin.
· Lazkao. Iñaki Oses eta Arkaitz Gorostixu.
· Legazpi. Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria.
· Segura. Iker Aizpeolea eta Beñat Elortza.
· Segura. Jose Manuel Garaialde eta Iñaki Garaialde.
· Urretxu. Jon Imaz eta Julen Etxeberria.
· Zaldibia. Jexux Jauregi Altzo eta Joxi Etxeberria.
· Zaldibia. Aitor Jauregi eta Mikel Luloaga Lulu.