Mundua geldiarazi, aldatzeko
Munduko 177 herrialdetan emakumezkoen nazioarteko greba egingo dute Martxoaren 8an. Goierrin ekitaldi ugari egingo dituzte; ostegunean Ordizian eskualdeko elkarretaratzea dago


Planto egiteko moduak
Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiteko modu asko dute emakumezkoek zein gizonezkoek. Emakumezkoak · Lantokietan eta ikastetxeetan. Lanuzteetara batuz. · Mobilizazioetara joanez. Herrian antolatutako mobilizazioetan parte hartuz. · Balkoitik zintzilik. Mantalak edota beste edozein etxeko tresna balkoitik eskegiz zaintza lanak azaleratzeko. · Kontsumitzeari utziz. Merkatuan kontsumitzeari utziz, «batez ere langileen esplotazioaren ikur diren enpresa handietan, objetutzat hartzen gaituztenak». · Zaintzeari utziz, lan hori besteemakumeen esku utzi gabe. · Besoko morea. Besoko morea jantziz. Gizonezkoek · Aitak. Seme-alabetaz arduratu. · Lagunak. Lagunen umeak zaindu ditzakezu. · Laneko lagunak. Emakume langileen lana egiteko eskaini zure burua. · Laneko nagusiak. Enpresan lan egiten duten emakumeei elkartasuna adierazi eta errepresioa, trabak eta arazoak saihestu. · Eskolako kideak. Eskolara joan behar ez duten kideak eta haien lanuztea babestu. · Irakasleak. Martxoaren 8an zerrendarik ez pasatu. Gogoratu ikasleen hutsegitea justifikatuta dagoela: kalean daude Gu hiltzen ari dira garraxika eta bizi nahi dugu aldarrikatzen. · Langileak. Utzi egun horretako lan guztiak eta atera zaitez kalera «bizitzaren» alde. · Familian zaintza behar duenik badago, has zaitez egun horretatik aurrera ohituraz emaku-meok betetzen dugun lan horretan pausuak ematen. · Komunikabideak. Komunikabideetan lan egiten dutenek, bere esku dagoen guztia egin emakumeek eman dezaten egun horretako berriak.
Emakumeen Etxera bisitak
Goierri garaiko Emakumeen Etxea Urretxuko haur eskola izandakoan egongo da . Martxoaren 16an bailarako taldeen bisitak hasiko dira etxea «eraikitzeko» Goierri garaiko udalerrietan antolatu dituzten ekintzen artean, nabarmentzekoa da Emakumeen Etxea Eraikitzen deitutakoa. Martxoaren 16an hasiko dira bisitak Urretxuko haurtzaindegia izandakoan kokatuko duten Emakumeen Etxera. Bisitetan bailarako gizarte eragileek parte hartuko dute. Lehenengo urratsa da, ondoren edukiak nola espazioak definitzen hasiko dira. Izan ere, Urola Garaiako Berdintasun Arlotik adierazi dutenez, «Emakumeen Etxea guztion artean eraikiko dugu prozesu parte hartzaile baten bitartez». Emakumeen Etxearen proiektua 2017-2019ko bailarako Berdintasun Planaren barruko proiektu estrategikoetako bat da, «elkartzeko gune bat izango da, norberaren gela bailarako emakume guztientzat». Bailara mailan, Berdintasun Arloak, ikastetxeekin elkarla-nean beste ekintza bat antolatu du. Hain zuzen, «berdintasuna ikasi ere egiten denaren kontziente», M8 logoa duen panela osatzeko gonbita luzatu diete ikasleei. Ekimenaren funtsa da Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira ikastetxe bakoitzean landutakoa panelera ekartzea. Bildutako ekarpenak argazkiak, esaldiak, Interneten bilatutako irudiak, egunkari zein aldizkarietako argazkiak, marrazkiak edo lemak izan daitezke. Berdintasun Arlotik adierazi dutenez, «ahal den neurrian biltzen den material horretan guztian familien inplikazioa ere lortu nahi dugu, haiei parte hartzeko eskatuz». Oraindik ez dute tokia zehaztu, baina ikastetxeetan osatzen diren panelak ikusgai jarriko dituzte bailarako guneren batean.