Nora Tobar ataundarrak Espainiako Txapelketa irabazi du pentatloi proban
Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketa jokatu dute asteburuan, 20 urtez azpikoen mailan, Ourensen (Galizia). Txindoki Atletismo Taldeko Nora Tobar ataundarrak urrezko domina lortu du, pentatloi proban. Haren ingurukoek azaldu dutenez, “borroka latza” izan zen, baina Tobarrek irabaztea lortu zuen.