'Antxo'-ren heriotza salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte
Xabier Rey Urmeneta Antxo euskal preso politikoa bart gauean hil da, Cadizeko (Espainia) Puerto III espetxean. 38 urteko preso iruindarra etxetik 1.000 kilometrora zegoen; 10 urte egin ditu espetxean, eta zati handi bat, isolatuta egon da.
Kalera dinamikak “espetxe politika hiltzailea” dela azaldu du, eta gertaera salatzeko bilkurak deitu ditu herriz herri. Goierriko hainbat herritan jarri dituzte dagoeneko hitzorduak. Litekeena da datozen orduetan deialdi gehiago zehaztea:
- Ataun: 19:00etan, San Martingo plazan.
- Beasain: 19:00etan, Bideluze plazan.
- Itsasondo: 19:00etan, plazan.
- Lazkao: 19:00etan, plazan.
- Ordizia: 19:00etan, plazan.
- Urretxu-Zumarraga: 20:00etan, potros plazan.
- Zaldibia: 20:00etan, plazan.