Martxoaren 18an, 19:00etan, Loinatz abesbatzak eta Conductus Ensemble orkestrak eskainiko dute Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
![Xabier Matarranz, Mitxel Lakunza, Belen Callejo, Jon Aizpuru, Andoni Sierra eta Xabier Sarasola.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/03/IMG-20180307-WA0021.jpg)
Xabier Matarranz, Mitxel Lakunza, Belen Callejo, Jon Aizpuru, Andoni Sierra eta Xabier Sarasola.
Jon Aizpuruk irailean hartu zuen Loinatz abesbatzaren zuzendaritza kargua eta Mozarten Requiema abestea proposatu zien taldekideei. Erronkari heldu, Conductus Ensemble orkestrako kideena jo, eta hilabeteetako lanak argia ikusiko du martxoaren 18an, 19:00etan, Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
Kontzertu huts bat baino gehiago izango da gainera: Atzegiren aldeko elkartasunezko kontzertua. 10 euroan salduko dituzte sarrerak ostiraletik aurrera, Mirentxu liburu dendan.
Ia 80 lagun ariko dira Requiema kantatuz eta musikaz laguntzen, Andoni Aizpuru eta Andoni Sierraren zuzendaritzapean. Lau bakarlari ere ariko dira: Jone Martinez sopranoa, Adriana Meyer mezzosopranoa, Iñigo Vias tenorea eta Jesus Garcia Arejula baxua.