Elkarretaratzeak egin dituzte Xabier Reyren heriotza salatzeko
Xabier Rey Urmeneta Antxo euskal preso politikoaren heriotza salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte Goierrin zehar, Beasainen eta Ordizian horietako bi, Kalera dinamikak deituta.
Rey Urmemeta bart hil da Cadizeko (Espainia) Puerto III espetxean. 38 urteko preso iruindarra etxetik 1.000 kilometrora zegoen; 10 urte egin ditu espetxean, eta zati handi bat, isolatuta egon da. Kalerak, “espetxe politika hiltzailea” dela salatu du.