![m8 greba](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/03/m8-greba.png)
Martxoaren 8rako deitutako grebarekin bat egin dute Goierriko Hitzako emakume langileek. Greba horrek eragina izango du Hitzaren datozen egunetako banaketan eta argitalpenetan.
Bihar, martxoak 8, emakumezko banatzaileek greba egingo dute. Hori dela eta, Goierriko Hitza ez da etxeraino banatuko herri batzuetan. Biharko Hitza jaso nahi duenak, Beasaingo edo Urretxuko bulegoetan izango ditu aleak eskura.
Goierriko Hitzako emakumezko langileek ere greba egingo dute bihar. Egunkaria argitaratuko da ostiralean, grebaren berri emanez, baina lanuzteen eragina sumatuko da egunkariko orrialdeetan.