Gorka Hermosak eta Jon Maiak diskoa atera dute
Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak ELE, Lauaxeta-Lorca diskoa argitaratu du, Jon Maia bertsolariarekin eta Jesus Prieto gitarra jotzailearekin. Disko hau izenburu bereko ikuskizunean oinarritua dago eta Lauaxeta eta Lorca poetak ditu
Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak ELE, Lauaxeta-Lorca diskoa argitaratu du, Jon Maia bertsolariarekin eta Jesus Prieto gitarra jotzailearekin. Disko hau izenburu bereko ikuskizunean oinarritua dago eta Lauaxeta eta Lorca poetak ditu ardatz.
Egileen esanetan, Lauaxeta eta Lorca idazleak poesiaren «bi ikono» dira, bakoitza bere kulturan. Bata, errepublikanoa eta andaluziarra zen. Bestea, abertzalea eta euskalduna. Disko hau bizikidetzaren aldeko aldarri-
kapen bat da. Horretarako, bi poetak eredu bezala jartzen dituzte:?biak faxistek fusilatu zituzten, 1936ko gerran.
Hermosak, Maiak eta Prietok beraien lana «eklektikoa» eta «autobiografikoa» dela diote. Euskal musika, flamenkoa, musika garaikidea eta rocka nahastu dituzte.
Gainera, punta-puntako kolaboratzaileak izan dituzte: Ana Salazar flamenko abeslaria, Oreka TX txalaparta taldea, Jesus Gancedo bateria jotzailea eta Pello Ramirez eta Mixel Ducau, besteak beste. Diskoa elkar.eus webgunean eros daiteke.
Honakoa Hermosaren seigarren diskoa da. 2002an IlunaBar kaleratu zuen, 2006an Tangosophy, 2011n Flamenco Etxea, 2013an Heterodoxia eta 2015ean Malandro Club.