Emakume bidaiariak izan da aurtengo gaia. Mamen Etxaniz bidaiariak bizikletaz egindako 'Route 66' bidaiaz hitzaldia egin du.
Pedro Mari Ezkerra, Aitor Aldasoro, Maria Ixabel Yañez eta Mari Paz Martin.
Beasaingo Udal Euskaltegiak zazpigarren aldiz antolatu du M-Lehiaketa, Martxoaren 8aren harira. Arlo desberdinetako emakumeak ikustaraztea da lehiaketaren helburua eta aurten emakume bidaiariak izan dira protagonista. Bost emakume bidaiariren izenak asmatu behar izan dituzte lehiakideek; hain zuzen ere, Marga D’Andurain, Dina Bilbao, Itziar Markotegi, Gertrude Emily Benham eta Elizabeth Cochran (Nellie Bly ezizenez ezaguna).
Asmatzaileen artean bi irabazle izan dira: udal euskaltegiko ikasleen artean,
Pedro Mari Ezkerra eta euskaltegitik kanpoko herritarren saria
Maria Ixabel Yañez.
Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Mamen Etxaniz emakume bidaiariak hitzaldia egin du, Estatu Batuetan bizikletaz egindako
Route 66 bidaiaz.