Proposamen berezia dakar Ahoz Aho jaialdiak astebururako
Ahoz Aho jaialdiaren edizio berriak, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko ditu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarrituta-koa...
Amaia Puin (Euskal Herria) eta Benita Prieto (Brasil) izango dira protagonistak. Beraiekin batera, Jakintza Ikastolako ikasleak ere arituko dira; egun hauetan Maider Galarzak emandako ahozkotasunaren tailerrean parte hartu dute Jakintzakoek.
Barrenako saioaren ondoren, Ahoz Aho jaialdia kalera aterako da, 19:30etik aurrera, proposamen berezi batekin: Argikale ikuskizuna eskainiko du Zirkoloretsua taldeak Plaza Nagusian eta Garagartza Plazan