Irene Paredes, munduko hamaikakorik onenean
FIFPro nazioarteko futbolarien sindikatuak mundu mailako hamaikakorik onena aukeratu du. Bertan da Irene Paredes, PSG taldeko jokalari legazpiarra. Jokalariek emandako 4.100 botoen bidez hautatzen da ametsetako talde hori. Euskal jokalari batek inoiz lortu gabeko marka da hori.
Paredes ibilbide oparoa egiten ari da, bai PSGn eta baita Espainiako Selekzioarekin ere. Berriki, Zipreko Kopa irabazi dute.
Honako jokalari hauek osatu dute FIFProk aukeratutako hamaikakorik onena: Hedvig Lindahl (Chelsea), Lucy Bronze (Olympique Lyonnais), Nilla Fischer (Wolfsburg), Wendie Renard (Olympique Lyonnais), Irene Paredes (Paris Saint-Germain), Camille Abily (Olympique Lyonnais), Dzsenifer Marozsán (Olympique Lyonnais), Marta Vieira da Silva (Orlando Pride), Pernille Harder (Wolfsburg), Lieke Martens (Barcelona) eta Alex Morgan (Orlando Pride).