LegoReggae, sarrera guztiak agortuta
Legoreggae musika jaialdiak kartel aparta osatu du aurten, eta sarreren salmetan ere antzeman da hori, denak agortuta baitaude. King Kong eta Stranjah Miller talde jamaikarrek, LMK eta Irie Ites frantziarrek, Glaukoma –irudian–eta Xiberoots euskal herritarrek eta Under Selector kataluniarrak joko dute bihar kiroldegian, 22:00etan hasita. Arratsaldean, 18:00etan, kalejira musikatua egingo dute.