Ampoko txirrindulariak nagusi Eskolarteko 30. Txapelketan
Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Eskolarteko 30. Txirrindulari Txapelketa jokatu dute asteburuan, Beasainen. Kategoria ezberdinetan jokatutako probetan, jokoan zeuden 5 sarietatik 4 irabazi ditu etxeko taldeak.
Infantil mailan, Markel Perez (Ampo) izan da sailkapen nagusiko liderra, Limousin taldeko Eneko Arozenaren aurretik. Nesketan berriz, Arene Perez (Ampo) izan da irabazlea, Oriako taldeko Amaia Astarloaren aurretik. Lineako proban ere, goierritarrak izan dira nagusi, Galparsoro mutiletan eta Perez nesketan.
Alebinetan berriz, Amets Mujikak (Ampo) irabazi du proba. Nesketan, Izaro Etxarri (Andoaingo) izan da azkarrena.