Goierri Campuseko ikasleen robota saritu dute PBL Day jardunaldian
Mondragon Unibertsitateak eta Orona Fundazioak antolatu duten PBL Day jardunaldian, Goierri Campuseko ingeniaritza mekanikoko ikasleek egindako robota saritu dute. Hogeita zazpi proiekturen artean aukeratu dute ikasle goierritarrek garatutako sumobota, eta 1.000 euroko saria jaso dute ordainetan.
Izenak dion moduan, sumo kirolerako prestatutako robotak dira, aurkaria lehia gunetik botatzeko edo iraultzeko diseinatutakoak. Lehiaketara 446 proiektu aurkeztu zituzten, eta 27 izan ziren finalerako aukeratutakoak. PBL Project Based Learning metodologiaren bidez garatutako proiektuak dira denak.
Goierri Campusak, arazo ezberdinei konponbideak emateko proiektu bana planteatzen die ikasleei urtero. Azken urteetan, ezbehar naturalei aurre egiteko robotak, edota teniseko pilotak botatzeko prototipoak diseinatu dituzte, besteak beste.
Ate irekien eguna Mondragon Unibertsitateko Goierri Campusak ate irekien eguna antolatu du, martxoaren 17rako. Goizeko 10:30etik aurrera, ingeniaritza mekanikoko ikasketen inguruko informazioa jaso eta instalazioak ezagutzeko aukera izango da.