LegoReggae, anitza eta jendetsua

Glaukoma taldea izan da aurtengo kartel burua, eta harekin jo zuen goia jaialdiak. // Argazkiak: Jon Artola
Urtero bezala, jaialdi anitza eta borobila antolatzen saiatu dira, eta baita lortu ere. Reggaeak dituen azpi estiloen nahasketa bilatuz, maila altuko artistak biltzea lortu dute. «Oso gustura gaude lortu dugunarekin» adierazi du Iñigo Etxeberria Legoreggaeko antolatzaileetako batek.
Gainera, lehenengo aldiz jamaikar artistak izan dira eta baten beharrean bi, horrek jaialdiari gehitzen dion berezitasunarekin.
Legoreggae jaialdiaren antolakuntzak «guztia posible egiteko kolaboratzen aritu diren guztiei eskerrak» eman dizkie.












