Beasaingo Aizkorri Mendi Elkartetik 48 lagunek parte hartu dute ibilaldi neurtuan.
Eskola Kirola egitasmoaren barruan, bost ibilaldi neurtu egin dituzte asteburuan Gipuzkoan. Horietako bat, Seguran egin dute, eta 460 bat lagunek parte hartu dute bertan. Antolatzaileen arabera, horietatik 247 umeak izan dira.
Segurako plazatik abiatuta, bi ibilbide egin dituzte; bata motza, 2 ordukoa, eta bestea luzea, 3 ordu eta erdikoa. Goierriko ikastetxe askotako haur eta gurasoek nahiz mendizale taldeetako kideek parte hartu dute bertan.