CAFek Bartzelonako metrorako 10 unitate egingo ditu
Bartzelonako Metropoliko Garraioen (TMB) administrazio kontseiluak CAFen aldeko apustua egin du, metro sarerako 10 unitate hornitzeko. Eragiketa horrek, 75 milioi eurotik gorako bolumena izango du Beasaingo enpresarentzat. Unitate berriak 2019ko bigarren erdirako bukatuta izatea espero dute. Hau ez da, ordea, CAFeko Bartzelonako metrorako egiten duen lehen lana; lehendik ere metrorako 100 unitate egindakoa baita.
TMBk metro zerbitzuaren eskaintza hobetu nahi du 2020. urteari begira. Unitate kopurua handituta, lanegunetako puntako orduetan %20 bidaiari gehiago garraiatu ahal izango dituzte. 2020rako helburua, zirkulazioan 144 tren izatea da, hau da, egun baino 17 unitate gehiago.