Helduentzat 'Oniris' animazio filma gaur aurkeztuko dute
LAZKAO // Lazkao Txiki Musika Eskolako bi irakaslek ekoitzi duten Oniris, ametsen mundua animaziozko filmaren estreinaldia gaur 21:30ean izango da, Arerian. Beñat Barandiaranek egin ditu marrazkiak, eta Joseba Loinazek eta Alos Quartet laukoak jarri d...
LAZKAO // Lazkao Txiki Musika Eskolako bi irakaslek ekoitzi duten Oniris, ametsen mundua animaziozko filmaren estreinaldia gaur 21:30ean izango da, Arerian. Beñat Barandiaranek egin ditu marrazkiak, eta Joseba Loinazek eta Alos Quartet laukoak jarri die musika. 16 urtetik gorakoentzat da egokia, eta 63 minutu ditu. Musika eskolaren kultur astea atzo hasi zen. Gaur, 18:30ean, Carlos Praderak Egurrezko trikitiak hitzaldia ere egingo du, kultur etxean.