Kulturen Azokan parte hartzeko deia egin du udalak
Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak proposatuta, Urretxuko Udalak Kulturen Azoka antolatzen du jatorri ezberdineko urretxuarrek beraien kulturen berri emateko aukera izan dezaten. Egitasmo honen helburua kulturen arteko hartu-emana sustatzea eta, hala,
Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak proposatuta, Urretxuko Udalak Kulturen Azoka antolatzen du jatorri ezberdineko urretxuarrek beraien kulturen berri emateko aukera izan dezaten. Egitasmo honen helburua kulturen arteko hartu-emana sustatzea eta, hala, bizikidetza indartzea da.
Kulturen Azokaren seigarren edizioa aurki izango da eta dagoeneko antolaketa lanetan hasi dira. Lehen bilera ostegun honetan egingo dute eta bertara parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte. Aizpurunea kultur etxean egingo dute, 18:00etan. Argibide gehiago nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetako bulegora jo dezakete edo 943 03 80 83 telefono zenbakira deitu.
Herrialdeak
Azken edizioan Brasil, Ekuatore Ginea, Maroko, Nikaragua, Pakistan, Sahara, Senegal eta Hondurasen jaiotako urretxuarrek parte hartu zuten. Baita gizarte arloko hainbat elkartek ere. Bertaratu zirenek herrialde horietako guztietako gastronomia eta musika ezagutzeko aukera eduki zuten.