Ordiziako nesken errubgi taldeak jokalariak behar ditu
Ordiziako Rugby Elkarteko nesken taldea jokalari bila dabil. Hori dela eta, etzi ostirala entrenamendu berezia antolatu dute Altamiran, 18:30ean. Denboraldiari aurre egiteko jokalari gutxi dute eta errugbia probatzera joateko dei egiten diete herriko zein eskualdeko neskei. Ez da beharrezkoa aurretik errugbian jokatu izana eta adina ere ez dute zehaztu, horregatik, kirol hau probatu nahi duten neska guztiei zabaldu diete deialdia. Interesa dutenek, Altamira estadioan egingo duten entrenamenduan agertzea baino ez dute.