Pho-Bo: ‘It’s too short’
Pho-Bo talde goierritarra indarrean dator. Batetik, aurreneko bideoklipa ostatu dutelako; eta bestetik, Gaztea Maketa lehiaketako 21 talde aukeratuen artean daudelako.
Goierriko lau ...
Pho-Bo talde goierritarra indarrean dator. Batetik, aurreneko bideoklipa ostatu dutelako; eta bestetik, Gaztea Maketa lehiaketako 21 talde aukeratuen artean daudelako.
Goierriko lau lagunek osatu zuten Pho-Bo taldea 2016an; bi beasaindar, ormaiztegiar bat eta segurar bat daude tartean. Indie-rocka egiten dute eta euskaraz nahiz ingelesez kantatzen dute. ‘It’s too short’ da aurreneko singlearen izenburua. Abestia Elkart estudioetan grabatu, masterizatu eta editatu dute, Victor Sanchezekin. Bideoklipa berriz, Sendoa Lusarretak eta Iosu Eskibelek egin dute.
Maketa lehiaketan
Gaztea Maketa Lehiaketan 80 taldek parte hartu dute, eta horietatik 21 pasa dira bigarren fasera. Bihar zabalduko dute botoa emateko epea; gehien jasotzen dituzten 5 taldeak, Bilboko finalerako sailkatuko dira.