Elkarretaratzea egin dute jubilatuek Seguran
Segurako jubilatuak eta pentsiodunak kalera atera dira gaur arratsaldean pankarta eskuetan hartuta, pentsio publikoek izandako igoera txikiaren aurrean protestatzeko. “Datorkigun egoerarekin haserre gaude” leloarekin, pentsio balioaren igoera kalkulatzerakoan KPI-aren erreferentea berreskuratzeko eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurotara igotzeko eskatu dute.
Bestalde, larunbatean Donostian Pentsio publiko duinen alde goiburupean egingo den manifestaziora joango dira Atseden elkarteak antolatu duen autobusean. Manifestazioa 18:00etan da, eta autobusa 16:15etik irtengo da Seguratik.