Nazio Batuen Erakundea bilakatu da egunotan La Salle ikastetxea
La Salle ikastetxeko DBH 3 eta 4ko ikasleentzako berezia izaten ari da aste honetako eskola jarduna. Iaz Oria ibaia aisialdirako gune aldarrikatu zuten bezala, aurten, Nazio Batuen Erakunde txikia bihurtu dute ikastetxea: ikasleak NBEko partaide bihurt...
Hiru gai lantzen ari dira: energia berriztagarriak eta kutsadura, errefuxiatuak eta gaitasun kutsakorrak. Bihar goizean, Gernika pasealekuko pilotalekuan, Expo Performancea egingo dute, Beasaingo herriari hiru gai horietan iritsi diren adostasunen berri emateko.
Iñigo Perez Mujika ikasle ohiaren laguntza izan dute proiektua aurrera eramateko.