Andoni Imaz zumarragarra, 4K teknologiarekin eta euskaraz egingo den lehen serie digitala egiteko hautagaia
Andoni Imaz zumarragarra goi errendimenduko egoitza artistiko batean lan egiteko aukeratu dute. Next Station lehiaketara aurkeztu da eta bere proiektua hiru hautatuen artean dago. Irabazleak 4K teknologiarekin eta euskaraz egingo
Andoni Imaz zumarragarra goi errendimenduko egoitza artistiko batean lan egiteko aukeratu dute. Next Station lehiaketara aurkeztu da eta bere proiektua hiru hautatuen artean dago. Irabazleak 4K teknologiarekin eta euskaraz egingo den lehen serie digitala grabatuko du. Serie hau EITBk emango du nazioartera zabalduko da.
Imaz istorioko protagonistak unibertsitateko bi lagun dira. Musika talde bat sortu nahi dute eta horretarako hirugarren lagun bat behar dute. Casting bat martxan jarriko dute eta Euskal Herria zeharkatuko dute lehen maketa grabatzeko diru bila.
Imaz Ikus-entzunezko Komunikazio graduko laugarren ikasturtea ari da egiten Mondragon Unibertsitatean eta proiektua bost ikaskiderekin batera landu du: Josu Artutxa, Patxi Irigoien, Iñigo Otaegi, Kike Otegi eta Ibai Zabala.