«Atsegina da Osinberde sarian bertsolari gazteei aukera ematea»
Bertsozalea da Urtzi Garmendia Kuku (Zaldibia, 1976) Zaldibiako Bertsozale Elkarteko kidea. Aurreko asteburuan Osinberde saria antolatu dute. Horrez gain «bertsolari kontsagratuekin» ...
Bertsozalea da Urtzi Garmendia Kuku (Zaldibia, 1976) Zaldibiako Bertsozale Elkarteko kidea. Aurreko asteburuan Osinberde saria antolatu dute. Horrez gain «bertsolari kontsagratuekin» bertso afaria egiten dute, baita Santa eskean baserriz baserri ibili ere.
Nola joan da Osinberde saria?
Gu zoratzen gaude. Afari ona egin genuen, entzuleak gustura geratu ziren… Atsegina da bertsolari gazteei aukera ematea.
Bertsolari bat.
Lazkao Txiki gutxi ezagutu nuen, beraz, Egaña.
Pelikula bat.
Azkena Handia ikusi dut.
Liburu bat.
El guardian invisible.
Musika talde bat.
Zopilotes Txirriaos, aurki dugu elkarrekin bazkaria.
Abesti bat.
Eñaut Elorrietaren Itsasoa gara.
Janari bat.
Arrebak egindako gazta tarta.
Edari bat.
Bazkari on baten ondorengo gin tonika.
Oporretarako leku bat.
Konpainia ona eta poltsikoan diruarekin edozein leku.
Amets bat.
Euskal preso politiko guztiak beraien etxeetan ikustea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Kuadrillakoek azken urteetako parrandetako argazkiekin egin zidaten koadroa.
Zeri diozu beldurra?
Beldurra ezeri ere ez, errespetua gauza askori.
Goierriko txoko bat.
Aralarko Oiduiko txabola.
Herriko alkate bazina…
Herria herritarrek egiten dute, ez alkateak.