Beti Argi musika banda
Etzi, igandea, San Jose eguna astelehenean izango dela aprobetxatuz, Beti Argi musika bandak kontzertua emango du Ordiziako parrokian, 19:00etan hasita. Ordiziaren 750. urteurrenaren barruan antolatutako ekintza da hau.
Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan, Santa Ana edota Orain eta Beti kantuak joko dituzte.Bigarren zatian berriz, José Javier Gómez eta Erramun Amundarain ere batuko zaie Beti Argikoei. Denak batera, hainbat abesti herrikoi jo eta abestuko dituzte. Bukatzeko Bernardo Alberroren Ordiziarrak abestia interpretatuko dute.