Zumarragako Udalak larunbateko azokari bultzada emango dio
Zumarragako Udalak larunbatetako azokan baserritarrek erabiltzen duten tokia itxi egingo du eta enpresa bat kontratatu du espazio horren diseinua berritzeko eta aipatutako azokari bultzada emateko. Egitasmoa gaur aurkeztu dute Zumarragako
Zumarragako Udalak larunbatetako azokan baserritarrek erabiltzen duten tokia itxi egingo du eta enpresa bat kontratatu du espazio horren diseinua berritzeko eta aipatutako azokari bultzada emateko.
Egitasmoa gaur aurkeztu dute Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian, Mikel Serrano alkateak eta Flow enpresako Jesus Caok eta Celestino Martinek parte hartu dute.
Helburua azokara jende gehiago hurbiltzea eta herritarrek baserritarren produktuak kontsumitzea da. Horretarako, egungo egoera aztertuko dute, eskaintza erosleen beharretara egokitzen saiatuko dira eta marka bat sortuko dute. Egitasmoak Goimenen, aldundiaren eta jaurlaritzaren babesa du. Arkupea ixtea eta diseinua berritzea 140.000 euroko kostako da eta diru-laguntzak lortu dira.
Flow enpresak Azpeitiko azoka berritu du, Basque Label harategiak diseinatu ditu, Reta apustu etxearen zabalkundea landu du eta Laboral Kutxaren bulego berriak diseinatu ditu.