Iparra-Hegoa jaialdiaren amaiera, iruditan
Igandeko ekitaldiek eman diote bukaera aurtengo Iparra-Hegoa jaialdiari. Goizean, Goierriko eta Hego nahiz Ipar aldeko hautetsiak bildu ziren Seguran, ekitaldi instituzionalean. Besteak beste, Eñaut Telleria Segurako alkarteak eta Betti Bidart Baigorriko ordezkariak hitz egin zuten. Sant Vicenç dels Horts herriko CUPeko kide bat ere bertan izan zen. Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartuko duten erakundeen beharra aldarrikatu zuten bertan.
Eguerdian berriz, urteroko Gereziondoko ekitaldia egin zuten. Euripean bada ere, Nafarroako dantzariek erakustaldia egin zuten, segurarrentzat esanahi berezia duen tokian.
Bideo gehiago ikusgai, Iparra-Hegoaren youtubeko kanalean.