Lazkaoko ekitaldia, azaroaren 26an. // Argazkia: Goierriko Hitza
Guardia Zibilak Kalera Kalera ekimeneko lau bozemaile atxilotu ditu gaur goizean. «Terrorismoa goratzea» leporatu diete, azaroaren 26an, Lazkaon Belen Gonzalez Peñalbaren omenaldi ekitaldian parte hartzeagatik. Hamar egun lehenago hil zen ETAko kide ohia, eta omenaldia egin zioten Lazkaoko plazan. Auzitegi Nazionaleko fiskalak ekitaldi hari buruzko informazioa eskatu zuen.
Atxilotuak Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez dira. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman dituzte denak. Epainiako Barne Ministeritzak operazioa oraindik zabalik dagoela azaldu du.
Manifestazioa Lazkaon
Gaur goizeko polizia operazioa eta atxiloketak salatzeko, manifestazioa deitu dute Lazkaon. Iluntzeko 20:00etan abiatuko da, Lazkaoko plazatik.