Ampo Ordiziak liderraren kontra jokatuko du
Ampo Ordiziak liderraren kontra jokatuko du igande honetan. Gaztela aldera bidaiatuko dute oraingoan, VRAC Quesos Entrepinares talde indartsuaren aurka lehiatzeko. Partida 12:00etan izango da, eta Gaztela-Leongo telebistak zuzenean emitituko du.
Valladolideko taldeak ligako lehen postuko lehian dago; El Salvador taldea gertu du sailkapenean, eta garaipena ezinbestekoa dute. Ampo Ordizia berriz, bosgarren dago sailkapenean, baina ez du lasaitzeko tarte handirik; izan ere, lau puntura du Santboiana.