Goñiren omenezko pilota txapelketak baditu finalistak
Asteazkenean Goñiren oroimenezko pilota txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldia jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Urbieta-Garmendia bikotea eta Alberdi sailkatu ziren finalera. Lau t’erdiko partidan Alberdik 22 eta 17 irabazi zion Aristiri.
Asteazkenean Goñiren oroimenezko pilota txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldia jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Urbieta-Garmendia bikotea eta Alberdi sailkatu ziren finalera.
Lau t’erdiko partidan Alberdik 22 eta 17 irabazi zion Aristiri. Getariarra sakearekin falta egin zuen 17 eta 14 irabazten ari zenean eta oraindik damututa egongo da.
Ordura arte lehia polita eskaini zuten. Markagailuan gorabehera handiak egon ziren eta oso tanto politak egin zituzten. Alberdik ikusleak txundituta utzi zituen, bere gantxoekin eta arerioa alde batetik bestera mugitzeko duen erraztasunarekin.
Binakako partidan, Urbietak eta Garmendia beasaindarrak erraz irabazi zieten Prado eta Aizpururi: 22 eta 8. Urbieta asteasuarrak hautsi zuen partida, bere kolpe bortitzarekin. Garmendiak ere lan ona egin zuen.
Finalak datorren asteazkenean jokatuko dira, 18:30ean. Lau t’erdikoan Alberdik Ruiz de Galarreta lazkaotarraren aurka jokatuko du eta binakakoan Urbieta eta Garmendia, Lerena eta Sarasaren aurka arituko dira.