'Handia' filmari buruz erakusketa jarri dute Igartubeitin
Igartubeiti baserri-museoak Handia filmaren inguruko erakusketa prestatu du. #Handia13… argiak, kamara eta akzioa! lemapean, filmaren grabaketako 13 argazki hautatu eta baserriko gune ezberdinetan kokatu dituzte. Izan ere, Handia filmaren hainbat eskena grabatu zituzten Igartubeitin.
Erakusketarako hautatutako argazki kopuruak, filmak Goya sarietarako jasotako hamahiru izendapenei egiten dio erreferentzia. Horien artean, sukaldeko nahiz arto lehortegiko filmaketetan ateratako argazkiak daudee. Ondarearen bitartez, “gaur egungo gizarteaz hausnartzeko aukera” eman nahi du museoak. Erakusketa gaur hasi eta abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai museoan.