Legazpiko zein Zumarragako Jiu Jitsu taldeko kide batzuk Espainiako Jiu Jitsu txapelketan lehiatu dira aurreko asteburuan, Parlan (Madril). Jon Odriozola gazte legazpiarrak zilarrezko domina lortu du borroka delako modalitatean.
Taldeko beste kide batzuk ere parte hartu dute lehiaketak hartzen dituen modalitate ezberdinetan eta, oro har, marka apartak lortu dituzte.
Ne Waza delako modalitatean Aitor Aristuko bosgarren egin dun eta Imanol Lamelak ere bai –modalitate bakoitzak pisuen araberako kategoria ezberdinak hartzen ditu–; Aristuk eta Lamelak 77 kiloko kategorian egin dute bosgarren eta Odriozolaren zilarrezko domina 62 kiloko kategoriari dagokio.
Izaskun Lizarraldek eta Eneko Pereirak brontzezko domina lortu dute; Lizarraldek emakumezkoen borroka eta Ne Waza modalitateetako 70 kiloko kategorian egin zuen hirugarren eta Lamelak 77 kilokoen gizonezkoen modalitate berean. Eneko Pereirak brontzea Ne Wazan 56 kilo azpikoetan eta borrokan Lizarraldek zein Larrañagak zazpigarren egin zuten.