Festetako irudien erakusketa apirilaren 7ra arte egongo da
LAZKAO // Lazkaoko San Prudentzio jaien atariak, udalaren irudi lehiaketara aurkeztutako 11 lanekin erakusketa jarri dute. Kultur etxeko aretoan egongo da, apirilaren 7ra arte; 17:00etatik 19:00etara ikus liteke. Udalak, bestetik, Aste Santurako ordute...
LAZKAO // Lazkaoko San Prudentzio jaien atariak, udalaren irudi lehiaketara aurkeztutako 11 lanekin erakusketa jarri dute. Kultur etxeko aretoan egongo da, apirilaren 7ra arte; 17:00etatik 19:00etara ikus liteke. Udalak, bestetik, Aste Santurako ordutegi bereziak jakinarazi ditu. Udaletxea martxoaren 29tik apirilaren 2ra itxita egongo da; liburutegia 26tik 28ra eta 3tik 6ra, 10:00-13:00 tartean zabalduko dute, eta 29tik 2ra itxita. Kiroldegia, 31n eta 1ean itxita, eta 29, 30 eta 2an 09:00-13:30era soilik.