GRAVNI txapelketako partidak jokatuko dira asteburuan, Idiazabalen
Astebukaera honetan. pilota partidak jokatuko dira Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, izan ere GRAVNI txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte bertan. Txapelketako bigarren jardunaldia da astebukaeran jokatuko dutena.GRAVNI txapelketan Gipuzkoa, Biz...
Astebukaera honetan. pilota partidak jokatuko dira Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, izan ere GRAVNI txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte bertan. Txapelketako bigarren jardunaldia da astebukaeran jokatuko dutena.
GRAVNI txapelketan Gipuzkoa, Bizkaia, Errioxa eta Iparraldea arituko dira nor edo nor. Txapelketa honen barruan Gipuzkoan jokatu beharreko partida guztiak, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatuko dira, antolakuntzak hala eskatuta.
Asteburuko partidak
Biharko hitzorduan, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko partidak jokatuko dituzte, eta kategoria desberdinetako pilotariak ikusi ahalko dira egun osoan zehar.
Goizean, jubenil mailakoen txanda izango da. Bi partida jokatuko dituzte banaka, 11:00etan hasita.
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, 22 urtez azpikoak ariko dira banaka. Kategoria honetan ere bi partida jokatuko dira. Azkenik, nagusien txanda izango da. Kategoria honetan bi partida jokatuko dituzte, banaka bata eta binaka bestea.
Hurrengo kanporaketak
Biharkoa ordea, ez da Idiazabalen jokatuko den kanporaketa bakarra. Izan ere, apirilaren 7an, GRAVNI txapelketako hirugarren jardunaldia izango dena ere bertan jokatuko baita. Egun horretan Gipuzkoa Iparraldearen aurka arituko da. Eta apirilaren 21ean ere izango dira partidak Igarondon. Kasu horretan, Gipuzkoa eta Errioxa arituko dira lehian.













