Kalean egiteko eskalada txapelketa antolatu dute Gabirian, apirilerako
Paretetan horizontalki eta ka-lean bertan aritzeko eskalada txapelketa antolatu dute Gabirian, apirilaren 13rako. Leharrei mendi lasterketaren bezperan da I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia, karrerarekin lotuta.Edozeinek parte hartu ahalko du, lagu...
Paretetan horizontalki eta ka-lean bertan aritzeko eskalada txapelketa antolatu dute Gabirian, apirilaren 13rako. Leharrei mendi lasterketaren bezperan da I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia, karrerarekin lotuta.
Edozeinek parte hartu ahalko du, lagun girokoa baita. Izen-ematea 17:30ean irekiko dute, eta doan da. Eskalatzeko, herriguneko eraikinen hormetan sei bide edo bloke markatuko dituzte, «zailtasun eta izaera desberdinekoak». Araudia leharrei.eus webgunean argitaratuko dute.
Bestetik, III. Leharrei mendi lasterketaren (apirilaren 14an da) ibilbidea ikusteko, txangoa egingo dute igandean, 09:00etan. Izena apirilaren 7ra arte eman liteke; atzo 51 zeuden.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.