Ordiziako Artzain Eguna apirilaren 4an ospatuko da
Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Myriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerentea eta Jose Mari Goenaga zine zuzendari eta gidoilaria.
Lehenik, Xabier Arrutik hartu du hitza. “Gipuzkoan artzaintza eta gaztari maitasuna adierazten dion herririk bada hori Ordizia” dela esan du. Horrez gain, artzain eguna antolatuta, “festarako eguna eskaintzeaz gain, Ordiziak artzantzaren aldeko lan bat egiten” duela ere nabarmendu du. Dena den gogorarazi du “lan hau ez dela bakarrik Ordiziako udalarena, baizik eta administrazio desberdinen elkarlana da egun hau posible egiten duena”. Azkenik, “artzaintza gazta izateaz gain, gure nortasuna, gure izaera eta gure kultura ere” badela esan du.
Jose Migel Santamariak esan du “azoka bereziak, Ordiziaren espresio” direla. Gainera gogorarazi du, azoka hauek “gauza berria ez” direla. Izan ere, aurten Ordizia 750. urteurrena ospatzen ari da. Horrez gain “Ordizia landa eremuaren fruitua” dela adierazi du, “landa eremuari zerbitzua eskaini baidio bere sorreratik”. Ordiziak, urteetan zehar “baserritarrak eta bisitariak erakarri ditu azokari esker”, alkateak berak esandako moduan, “azokak arima berezia duelako, magikoa delako”.
Ordiziako alkateak gogorarazi du, “artzain eguna, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren eskutik, 1995ean sortu” zela. Garai hartan “artzainak eta haien lana omentzeko helburuarekin sortu zen azoka berezia eta gaur egun ere helburu berdinek mantentzen dute egun hau”, alkatearen hitzetan.
Santamariak artzain eguneko bi une oso garrantzitsu aipatu ditu; “artaldeak trashumantzian herria igarotzen duten unea” da bat eta “gazta berriaren aurkezpena” bestea. Azkenik herritar eta inguruko guztiak gonbidatu ditu apirilaren 4ean “festaren parte izatera eta gazta erostera”.
Jose Mari Goenaga, aspalditik Donostian bizi bada ere, ordiziarra da jaiotzez eta “pozik” hartu du egun horretarako gonbitea. Gainera, “txikitan, asteazkenetako azoka eguna bizitakoa” dela ere esan du. “Artzain Eguna berriz zerbait berria” izango da Goenagarentzat, “sekula egon ez” dela aitortu baitu. Apirilaren 4a baino lehen, “lanagatik Andaluziara joatekoa” dela ere esan du, baina “Artzain Egunean Ordizian izango naiz”, esan du.
Egitaraua
Goizean goizetik egongo da zer ikusi Ordizian, apirilaren 4an egingo den Artzain Egunean. 09:00etan ahari eta ardien erakusketa jarriko dute Garagartza plazan. 11:00etan berriz, 2000 bat ardik, Ordiziako gune historikoa igaroko dute trashumnatzian. Jarraian Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena ofiziala egino dute, udaletxeko batzar aretoan. 11:30ean gazta egin eta mamia dastatzeko aukera egongo dira Garagartza plazan. Ordu berean, Eusko Labela duten burduntzian erretako esne bildotsen dastaketa egingo dute. Bildutako dirua Aspanogirentzat izango da. Goizarekin amaitzeko, 12:15ean ile mozte erakustaldia egingo dute. Aparteko ekintzez gain, ohiko azoka ere egingo dute goizean Plaza Nagusian.
Arratsaldean ere izango da zer egin Ordizian. Izan ere, bisita gidatu antzeztuak antolatu dituzte D’Elikatuz zentroaren eta Urrup antzerki taldearen eskutik. D’Elikatuz zentroan hasiko da bisita.
Aste Santua pasata, apirilaren 4an ospatuko da Ordiziako Artzain Eguna. Beste behin ere artzainak eta gazta izango dira protagonista egun horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute eta Joxe Mari Goenaga, Ordiziar zine zuzendari eta gidoilaria izango da gazta berria moztuko duena. Gainera Zacarias Puente ere omenduko dute, Idiazabal Gaztaren Kofradiari emandako bultzadagatik. Puente, Kantabriako Gazta Kofradiako sortzailea da. Donostian aurkeztu dute gaur Artzain Eguna eta bertan izan dira, Ordiziako alkatea Jose Migel Santamaria, Xabier Arruti