Bi txapelketa irabazi ditu Anne Mintegik Aste Santuan
Aste Santuko egunetan ez du oporrik hartu Anne Mintegi tenis jokalari idiazabaldarrak. Bi txapelketatan parte hartu du, eta bietan nagusi izan da kirolari gaztea. Batetik, Cartagenan jokatutako 15 urtez azpikoen torneoa irabazi du, Andrea Redondo bi setetan mendean hartuta (6-4 eta 6-0). Bestetik, Marcaren Promesa Gazteen Zirkuitoa irabazi du; han ere, Redondo izan zuen aurkari, eta beste behin ere, bi setetan menderatu zuen (6-0 eta 6-1).