Idiazabalgo Muñoa baserria erabat kiskalita utzi du suteak. // Argazkia: Idiazabalgo Udala.
Suak Idiazabalgo Muñoa baserria erabat kiskali zuen atzo. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, goizaldeko 05:30ean piztu zen sua. Suhiltzaileak bertaratu eta itzali zuten sua, baina suteak kalte material nabarmenak eragin dituela azaldu dute. Sutearen garaian ez zen inor bertan, eta ez da zauriturik izan. Ertzaintzaren unitateak lekua ikertzen ari dira, sua zerk eragin zuen jakiteko.