Belack taldea, Zegamatik Goierriko musika eszenara
Lehenengo kontzertua jo du
Goierriko musika-plaza lehendik oparoa gehiago aberastera etorri da Belack taldea. Estreinaldiko kontzertua atzo gauean egin zuten, Zegamako plazan. Rock-and-roll eskaintza interesgarria ekarri dute, eskarmentu handiko musikarien joarekin. Beste talde batzuekin bertsioekin hasi dira, baina maisuki landutako eta gauzatuko musikan emanda.
Urko Agirre kantaria, Xabi Arakama trikitilaria eta Santos Regil, Ander Orue eta Ibai Arrizabalaga musikariak dira kideak. Udaletxeko arkupeetan moldatu zuten lehen kontzertua. Entzutera jendea erruz inguratu zen, arkupeak atzeraino betetzeraino. Giro polita sortu zen, gau haizetsuan kantuan eta dantzan. AC/DC, The Clash, Niko Etxart, Itoiz… Rockaren klasikoak berpiztu dituzte Belackekoek.