Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan film sarituaren grabazioko argazkiak jarri dituzte
Migel Joakin Eleizegi Ateaga (1818-1861), Altzoko Handia, Altzon jaio eta hazi zen. Ondo hazi ere (2,42 metro garai neurtzera iritsi zen). Baina errealitatean bakarrik. Fikzioan, Ezkioko Igartubeiti baserri-museoa du bizileku. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariek han errodatu zuten Handia filmaren zati esanguratsu bat. Pelikula Igartubeitiko ganbaran hasten da, familia guztia arto aletzen.
Eleizegi ‘Altzoko handia’-ren garaiera duen erreplika, ‘Handia’ filmaren promoziorako erabilia, Ezkioko Igartubeitin. /Aimar Maiz
2017an, euskal film loriatuena izan zen
Handia. Espainiako Goya sarietan, 13 izendapenetatik 10 sari jaso zituen. Euskal Herrian bezala nazioartean, oihartzun handia izan du. Tartean, Ezkioko irudiek —Itsason ere grabatu zituzten eszena batzuk—.
Orain, Igartubeiti baserri-museoan 13 argazki jarri dituzte —Goyetan zeuzkan
Ganbaran filmaren eszena bat grabatu zuteneko argazkia, lokalizazioan bertan./Aimar Maiz
izendapenak adina—. Pantaila banatan, filmeko lokalizazioetan berberetan kokatu dituzte argazkiok, tripodeen gainean. Joseba Usabiaga (Martin), Eneko Sagardoi (Joakin), Iñigo Aranburu (Arzadun), Ramon Agirre (Antonio), Aia Kruse (Maria)… aktoreen irudiak beha litezke.
Baserriaren kanpoaldean,
Handia filmaren promoziorako erabilitako kartela ere zutitu dute. Eleizegiren garaieraren erreplika da.
Museoa eta baserria, jakina, gainontzean egunero bisita litezke. Bi bisita gidatu eskaintzen dituzte, egunean: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz. Astelehena itxita izaten da.